Itxi

telebista

22:00etan

'La Noche de… Robin Hood', gaur gauean, ETB2n

A.H.

EITB

Felix Linaresk Gabon ukitu nabarmena izango duen saioa aurkeztuko du asteazkenean, eta Rusell Crowe protagonista duen 'Robin Hood' filma izango dugu bertan ikusgai.

Gaur, Eguberri eguna, 'La Noche de…' saio berezia izango dugu ikusgai ETB2n, 22:15ean. Felix Linaresek Robin Hood aurkeztuko du, Ridley Scottek zuzendutako eta Russell Crowe protagonista duen filma. Gainrea, Gabon ukitu nabarmena izango du saioak.

Besteak beste, 'La Noche de…' saio bereziak Santa Claus edo Bizar Zuri pertsonaia epaituko du: haren jantzien kolorea Coca-Colaren inposaketa ote da? Jostailu salmenta areagotzeko sortutako pertsonaia komertziala al da? Kolonizatzaile kulturala al da, Olentzerori lekua kendu nahi diolako? Akusazio horiek egiazkoak diren ala ez aztertuko du saioak, Juicio a Santa Claus atalean.

Gainera, hainbat prtsonaia ezgaunek Eguberriak nola ospatzen dituzten ere jakingo dugu, eta oparien, Gabon kanten eta senide-bazkarien kontuak nola bizi dituzten ezagutuko dugu, 'También son humanos' atalean.

Robin Hood

'La Noche de...' saioan ikusgai izango dugun Robin Hood filmetik nabarmentzekoa da aktore-talde bikaina daukala: Russel Crowe, Cate Blanchett, William Hurt, Max Von Sidow, Mark Strong, Danny Huston eta Léa Seydoux ikusiko ditugu bertan, Ridley Scott zinemagile ezagunaren zuzendaritzapean. Ekoizpen bikaina izango dugu abenduaren 25 gauerako.

Aktore horien artean, Russell Crowe azpimarratuko genuke. Filmetan rol onak jokatu ohi ditu Zeelanda Berriko antzezleak, baina alde ilun bat badu, arazoz beteriko iragana, gorabeheraz beteriko maitasun-bizitza, eta orainaldi nahasia. 'La Noche de...' saioak Russell Croweri buruzko erreportaje berezia emango du.