telebista
22:00etan
'Wimbledon' filma, gaur, ETB2n
I.Z
Bilbo
Richard Loncraine zine zuzendariaren drama romantikoa bat da eta John McEnroe eta Chris Evert tenis-jokalarien laguntza eduki zuen.
-
Wimbledon pelikula
Gaur, Richard Loncrainek zuzendutako Wimbledon filma emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB2n. Drama romantiko honetako protagonistak Kirsten Dunst eta Paul Bettany dira.
Peter Colt (Paul Bettany) tenislari ingelesa, bere ibilibide profesionalaren azken txanpan dago. Urteetan onenen artean mantendu ondoren, gaur egun, ranking mundialeko 119.postuan dago.
Erretiroa hartu baino lehenago, tenisaren munduan lorpen garrantzitsu bat du helburu eta Wimbledon torneo ezagunean parte hartzea erabakiko du, nahiz eta badakien, zerbait irabazteko aukerak urriak direla.
Torneoa ospatzen den bitartean hotel batean egingo du lo eta gaizki-ulertu bat dela medio, Lizzie (Kirsten Dunst) deitzen den tenislari estatubatuar bat ezagutuko du. Peter ez bezala, Lizzie, tenisaren munduaren lehen txanpan aurkituko da eta etengabe ranking-ean goraka doan tenis-jokalaria izango da.
Peter maitemindu egingo da eta Lizziek emandako indarraz baliatuz, galdutako konfidantza bereganatu eta partidak irabazten hasiko da.