Itxi

telebista

00.05etik aurrera

Bi borrokaldi gogor eta ikusgarri, urteko lehen 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten duen saioan Mateusz Masternak eta Grigory Drozden artekoa eta Robert Woge eta Antoliv Dudchenkoren arteko lehia ikusiko dugu.

  • Boxeo Izarrak

    Boxeo Izarrak

'Boxeo Izarrak' saioak bi norgehiagoka gogor eta ikusgarri dakarzkigu 2014ko lehen ostiral honetan. Hasteko, Mateusz Masternak eta Grigory Drozden arteko Europako Txapelketa eskainiko dute. 90 kiloko gizonak dira eta zenbaki bikainak dituzte biek ere. Masternak poloniarrak 30 neurketa egin ditu eta denak irabazi. Drozd errusiarrak 36 garaipen lortu ditu eta norgehiagoka bakarra galdu du.

Bigarren borrokaldia pisu erdi astuneko txapelketa bat izango da. Orain arteko neurketa guztiak irabazi dituen Robert Woge alemaniarrak tituluari eutsi nahi dio Anatoliy Dudchenko ukrainarraren aurka.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute emanaldiaren kontakizuna, ostiralean, 00:05ean, ETB1en.