telebista
22:00etan
'Definitivamente, quizás' Ryan Reynoldsekin, gaur ETB2n
I.Z
Bilbo
'El diario de Bridget Jones' eta 'Un niño grande pelikule'n sortzaileetatik atera den maitasunezko eta komediazko filma da. Adam Brooks da filma honen zuzendaria.
-
Definitivamente, quizás
Definitivamente, quizás, Adam Brooks zuzendariaren eta fama handiko aktoreak erabiltzen dituen pelikula, gaur emitituko da 22:00etatik aurrera ETB2n.
Will Hayes (Ryan Reynolds) 38 urte dituen eta dibortsio baten erdian dagoen aita da. Hamar urte dituen alaba bat dauka (Abigail Breslin) baina umeak ez du bere ama ezagutzen. Gau batean Maya deitzen den alabak bere ama nor den galdetuko dio aitari.
Mayak bere gurasoak nola ezagutu ziren jakin nahiko du, nola maitemindu ziren. Will-en istorioa 1992an hasten da, Wisconsinetik New Yorkera mugitzen denean politikan lan egiteko.
Izan zuen istorio bitxia kontatuko dio alabari eta bere bizitzan amodiozko hiru istorio nagusi egon direla esango dio. Baina emakumeen izenak aldatuko ditu, alabak nortzuk diren jakin ez dezan. Mayak emakume horiek nortzuk diren jakin beharko du.
Nor da hiru emakumeetatik bere ama? Emily (Elizabeth Banks), unibertsitatean Will-en neskalaguna izan zena?, betidanik bere aitaren laguna izan den April (Isla Fisher)? Edota anbizio handiko Summer (Rachel Weisz) deitzen den kazetari bat?.
Umea istorioa entzun ahala puzzleko osatzen joango da eta maitasuna pentsatu baino zailagoa dela konturatuko da. Bestetik, Mayak bere aita berriro ere betidanik maitatu duen emakumea aurkitzen lagunduko du.
Ez galdu El diario de Bridget Jones eta Un niño grande pelikulen sortzaileetatik atera den maitasunezko eta komediazko filma polit hau.