Itxi

telebista

'La Noche De' berezia

'Una esvástica sobre el Bidasoa' filmaren estreinaldia

Naziek euskal herritarren inguruan egindako argitaragabeko dokumental baten irudiak bildu ditu filmak. "La Noche De..." saio berezi hau gaur gauean egongo da ikusgai 22:15etik aurrera.

Gaur gauean, "La Noche De..." saio berezia izango da ETB2n. Una esvástica sobre el Bidasoa (Esbastika bat Bidasoan) film dokumentala estreinatuko dute. Naziek 1940 eta 1944 bitartean, Bidasoa eskualdearen okupazioan grabatutako irudi berriak erakusten ditu filmak. Bigarren Mundu Gerran, Hirugarren Reicharen garaipenak gauzatzen ari ziren bitartean, zinemagile alemaniar batek eta bere lantaldeak proiektu berezi bat abiatu zuten: euskal herritarren bizitzaren inguruko pelikula bat filmatzen hasi ziren.

Guda bukatu zenean, filma galdu egin zen, eta zuzendariaren berririk ez zen izan. Baina, mende erdi geroago, Im lande der Basken (Euskaldunen lurraldean) pelikularen kopia bakarra aurkitu zuten. Dokumental enigmatiko horrek euskaldunak nazien arraza-ikuspuntutik erakusten ditu, eta euskal mugimendu abertzalearekin eta beste etnia batzuekin itun bat sinatzeko planari lotuta dago. Horrekin, Europan lurralde ordena berri bat ezarri nahi zuten naziek.

Irudiak filmatu eta 70 urtera, ekintzok eta bere protagonistak ezagutzeko aukera izango dugu, beraien seme-alaben lekukotzaren eta dokumentu argitaragabeen bidez. Gainera, nazien nagusitasuna Europan hedatuta egon zen garaietako lekukoen adierazpenak ere jasotzen ditu lan honek.

Una esvástica sobre el Bidasoa (Esbastika bat Bidasoan), astelehenean, 22:15etik aurrera, ETB2n.