telebista
00:15ean
Pisu erdi astuneko bi borrokaldi, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Kerman Lejarraga euskaldunaren azken borrokaldia eskainiko du saioak.
-
Boxeo Izarrak
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Jean Pascal eta George Bladesen arteko norgehiagoka eskainiko du hasteko. Pascal kanadiarra pisu erdi astuneko munduko txapelduna izan zen bost aldiz, eta gerriko hori berreskuratzea da bere helburua. Bere azken borrokaldia George Blades estatubatuarraren aurka egin du.
Bigarren neurketan, Eleider Alvarez eta Edison Miranda arituko dira. Alvarezek 12 borrokaldi egin ditu orain arte eta denak irabazi. Mirandak, ostera, zortzi borrokaldi galdu ditu, baina bi aldiz jokatu du munduko txapelketa.
Kerman Lejarraga euskaldunaren azken borrokaldia ere eskainiko du saioak, eta, amaitzeko, MMA deitutako borroka motan Aratz Garmendiak egindako norgehiagoka ere bai.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da, 00:15etik aurrera, ETB1en.