telebista
Estreinaldia
'El Conquistador del Fin del Mundo 10' emisio bikoitzarekin hasiko da
Erredakzioa
Bilbo
Emanaldi bikoitzarekin hasiko da asteburu honetan; larunbatean eta igandean. Gainera, aurten, atal bakoitzaren amaiera aldera eztabaidaren tartea izango dute.
Asteburu honetan hasiko da 'El Conquistador del Fin de Mundo 10' saioa. Emanaldi bikoitza izango du, gainera, asteburuan; larunbatean eta igandean eskainiko da, hain zuzen ere, Estatuko realityrik beteranoena. Larunbatean, urtarrilaren 11n, emango da lehen atala eta igandean, hilak 12, berriz, bigarrena, 22:00etan hasita.
Beste nobedade bat ere izango du aurten lehiaketak: atalaren amaieran beti debatea izango da. Kanporatutako lehiakideak izango dira benetako protagonistak bertan.
Lehen aldiz, eta programa hasi zenetik, Patagoniatik urrun hasiko da abentura: Selva de Misiones eta Iguazuko ur jauzietan alegia. Bertan egingo diete ongietorria aurtengo lehiakideei Juanito Oiarzabal eta Jose Luis Korta kapitainek. Halaber, berehala argituko da nor edo nortzuk izango diren 10. edizioko kapitain taldea osatuko dutenak.
Bestalde, lehen aldiz lehiakide ohi talde batek parte hartuko du eta 20.000 euroko saria irabazteko aukera izango dute berriro. Lehiakide ohi horien artean daude, besteak, beste, Eneko Van Horenbecke, lehen edizioko txapelduna, eta Diana Cantero, iazko edizioan publikoaren faborito bilakatu zen lehiakidea.
Sorpresa asko izango dira, beraz, ETBko abentura reality garrantzitsuenean. Baina, zalantzarik gabe, Guaraniek emango digute ezusterik handiena. Iguazuko oihanean bizi diren indigenek eta euren antzinako erritoek marka handia utziko dute 'El Conquistador del Fin del Mundo'n.
Larunbat eta igandeko estreinaldi bikoitz honetan Julian Iantzik Patxi Alonsori emango dio lekukoa, atal bakoitzean izango den eztabaida gida dezan. Asteburu honetan, gonbidatu bereziak izango dira Miramongo estudioan: Mikel Goñi eta Julen Madina kapitain ohiak, Gotzon Mantuliz bosgarren edizioko irabazlea, Isa Landa zortzigarren edizioko lehiakidea, eta beste reality batzuetan parte hartu duten bi euskaldun: Peio Ruiz Cabestay ('La Selva de los Famosos') eta Argi Gastaca ('Gran Hermano'). Luxuzko taldea, 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren aparteko hasiera aztertzeko.
Telebistan ez ezik, eitb.com-en jarraitu ahal izango da saioa. Edukiz betetako webgunea izango du beste behin, aurtengo abenturaren argazki, bideo eta kontakizun garrantzitsuenekin, eta 10 urteak gogoratzen dituen atal berezi bat; aurreko edizio guztietako finalekin eta joko mitikoekin.
ekin.