Itxi

telebista

Nagore Aranburuk aurkeztuta

'Nago' erreportaje saioa estreinatuko da, gaur, ETB1en

A.E.

EiTB

Datorren asteazkenean, 'Nago' saioa estreinatuko du ETB1ek 'Tribuaren Berbak' saioaren ondoren. Euskal txinatarrei eskainitako erreportajea izango da Nagore Aranbururen saioaren lehenengo atala.

0:38

Gaur gauean, "Nago" saioa estreinatuko du ETB1ek "Tribuaren Berbak" programaren ondoren. Nagore Aranburuk aurkeztuko duen programa honetan hamaika gairi buruzko erreportajeak ikusteko aukera izango dugu.

Berezitasuna? Ikus-entzuleak Nagorek propio duen begiradatik ikusiko duela saioa. Erreportari lana eskaintzeaz gainera, gai bati zuzenean helduko dio "Nago" saioak. Elkarrizketa batzuen bitartez, leku edo pertsona baten inguruan murgilduko da Aranburu. Gaia ulertu nahi duen pertsona baten ikusmiratik behatuko du, kuriositatez.

Egunero airean dauden gaiak nahiz gaurkotasun txikiko gaiak landuko dituen programa hau Maider Eguesek zuzendu du. Lehendabiziko saioan, Nagorek euskal txinatarrekin pasatuko du eguna. Beraien kultura hemen ere bizi duten galdetuko die, hemengo ohituretara egokitu ote diren, nola, eta beraien sukaldetaraino sartzeko aukera ere izango du.

Ez galdu "Nago", gaur gauean, 23:10 aldera, "Tribuaren Berbak" saioaren ondoren, ETB1en.