telebista
Aurrerapena
Guaranien bilera eta izendapenak, gaur, 'El Conquistador 10' saioan
Inmunitatearen Jokoa irabazita, Juanitoren eta Kortaren arteko haserrealdiak bareago daude. Bestalde, David Secoren Coatiak Guaranien kanpamentuan daude eta bilera erabakigarria izango dute.
Yaguareteen kapitainak lagun handiak dira baina taldeko liderrak izateko duten lehiak egoera trakestu dezake. Kortaren izaera gogorrak eta jokoan egiten dituen oihuak oso urduri jartzen ditu taldekideak, baita mendizale arabarra ere. Oraingoz, izendapenak egitetik libratu dira.
Coatiek bilera erabakigarria
David Secoren Coatiak, bestalde, Guaranien kanpamentuan daude eta bilera erabakigarria izango dute. Daviden eta Kazikearen arteko tentsioak taldea bera kaltetu dezakete. Taldean bertan, gainera, Pily eta Irantzuren arteko liskarra dago; ikusteko dago horregatik izendatuak izateko arriskuan egon daitezkeen.
Giro nahasia Yacareen taldean
Argi dagoena, baina, Yacareen taldean dagoela girorik nahasiena. Beste behin ere arauak hautsi zituzten eta, ondorioz, ez zuten Jokoa lehiatu. Bileran, bestalde, Esti izendatu zuen taldeak duelua jokatzeko. Orain, Manuk aukeratu behar du bigarren izendatua. Hainbat hautagi daude, ustez indarrik ez izatearren, etxera bueltatzeko gogoak izatearren edota verdeen kapitainarekin ondo ez konpontzearren.
Bigarren kapituluaren bigarren atalean argituko da guztia; igandean, 22:00etatik aurrera, ETB2n.