Itxi

telebista

Conquis: Laugarren atala

Pili 'Conquis'etik kanpo gelditu da, duelua Arantxak irabazita

Kazikeak hala erabakita, Pilik jokatu zuen duelua eta, saiotik kanpo gelditu da, lehia Arantxak irabazita. Ikusteko dago nola zuzenduko duen Manuk oilategi baten antza hartuko duen bere kanpamentua.

Ustekabe itzela izan da 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan,  Iguazun gertatutakoa. Surubiak arrantzatzeko lehia Arantxak irabazi eta Pili saiotik kanpo gelditu da. Gipuzkoarrak madrildarrak baino gogo gehiagorekin hartu zuen lehia, eta erabakigarria izan zen azken arraina kamisetarekin hartu zuen.

Hortaz, beste guztiek bezala lehiatzeko gai dela erakutsi dio Manuri Arantxak. Ikusteko dago orain nola zuzenduko duen Maritxalarrek oilategi baten antza hartuko duen bere kanpamentua.

Kazikeak Pili aukeratu du duelua jokatzeko

Pilik taldekideen gorrotoa irabazi zuen oso denbora gutxian, batez ere Irantzu eta kapitainaren aldetik, izan ere, honek ez du guaranien kanpamentuko esperientzia gogotsu hartu, Pilik hartu zuen moduan. Egia esan, kazikeak berak erabaki zuen Pilik jokatuko zuela duelua. Paradoxa dirudi, baina, xamanaren ustez, duelua irabazteko lehiatzea ohorea da, eta hori merezi du Barrikan bizi den madrildarrak.

Korta eta Juanito, Manuri barre eginez

Bien bitartean, Kortak eta Juanitok kanpamentu aberatsaz gozatzen jarraitzen dute. Badirudi bien arteko tirabirak betiko maitemintzea ekarri diela, eta Manuri eta haren zorigaitzei barre eginez ibiltzen dira libre duten denboran, El Conquistador del Fin del Mundo saioaren 10. edizio honetan.