telebista
Asteazkenean
Koldo Saratxagari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Horrez gain, musikaren industriaz arituko dira 'Entrada Libre' saioan.
Asteazken honetan, Koldo Saratxaga enpresa aholkulari eta Ner Group taldearen bultzatzailea elkarrizketatuko dute 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Berarekin, lan harremanetarako estilo eta modu berriak aztertuko dituzte.
ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta Maribi Ugarteburu, Itxaso Atutxa eta Laura Garrido izango ditu solaskide. ETB2n, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu.
Musikaren industriaz, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek Elkarreko Anjel Valdes elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan. Gonbidatuak egungo musikaren industria aztertuko du, eta mundu honetan lan egiteaz hitz egingo du.