telebista
22:15etan
'Blackout' filmaren estreinaldia, gaur, ETB2n
I.Z
Bilbo
ETBk eta TF1ek ekoitzitako pelikula honek Europan gertatzen den argi itzalaldi baten ingurukoa da. Honek Europa guztia energiarik gabe utziko du eta bizirautea baino ez zaie geldituko biztanleei.
-
Blackout
Gau honetan Blackout pelikularen estreinaldia eskainiko da ETB2n, 22:15etatik aurrera.
Eguzkiko geruzan ekaitz geomagnetikoak sortu ohi dira baina Lurra 93 milioi miletara dagoenez, ekaitz hauek ez digute ondorio lasgarririk ekarri orain arte. Egun batean, ekaitz horietako ondorioak uste baino urrutiago helduko dira eta horrek Frantzia iparraldean matxura elektriko izugarriak sortuko ditu, 250 milioi europar ilunpean utziz.
Baina hori ez da arazo bakarra izango, biztanleak berogailurik gabe, trenak geldirik egongo dira, aireportuak itxi behar izango dituzte eta oso garrantzitsua diren sistema informatiko guztiek ez dute funtzionatuko. Guzti honek Europa erdian kaosa sortuko du egoera apokaliptiko batera eramanez.
Gizakia arnasarik hartu gabe bizirauteko muga 3.minututan dago, 3 egun egon daiteke gehienez urik edan gabe, zenbat iraun dezake energiarik gabe?
Cristina Réali, Florent Pagny eta Gauthier Battoue, Frantzian oso ezagunak diren aktoreak, dira ETB eta TF1ek koproduzitutako film honetako protagonistak.