telebista
23:15ean
Zientziaren egoeraz, 'El Dilema' saioan
A.H.
EITB
Ikertzaile eta zientzialarien egoera aztertuko dute, eta Juan Carlos Etxeberriak Pedro Miguel Etxenike fisikaria elkarrizketatuko du.
Gizartearen alor guztietan nabaritu dira krisi ekonomikoaren eta murrizketen ondorioak, baita zientzia eta ikerketaren alorrean ere. 'El Dilema' saioak, Euskadiko ikertzaile eta zientzialarien egoera aztertuko du gaur gauean.
Juan Carlos Etxeberriak Pedro Miguel Etxenike fisikaria elkarrizketatuko du gai horren inguruan. Fernando Cossio Ikerbasqueko zuzendaria, Joseba Jauregizar Teknaliako zuzendari nagusia, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko Fisiologian katedraduna, Manuel Carreira BCBLko zuzendaria, Pili Kaltzada kazetaria, eta Mondragon Unibertsitateko Carlos Garcia ere gonbidatu dituzte, mahaiaren inguruan bildu, eta gaur egun zientziaren egoera zein den aztertzeko.
'El Dilema', 23:15etik aurrera, ETB2n.