telebista
Bosgarren atala
Kortaren zigorra jaso du Amaiak
Inmunitate Jokoa lehiatzeko aukera gabe utzi du bere taldea Kortak, zizare pare bat jateari ezezkoa eman baitio. Amaia da lehenengo nominatua eta kapitainek aukeratu beharko dute bigarrena.
Kortak beste behin erakutsi du ez dela lehengoa. Inmunitate Jokoa lehiatzeko aukera gabe utzi du bere taldea, zizare pare bat jateari ezezkoa eman baitio. Zizare horiek, gainera, Guaranien jakiak dira eta Iguazun beste garaipen bat lortzeko lehiatzeko aukera eskainiko zion bere taldeari. Baina, Kortak, bere buruarengan soilik pentsatu eta jateari ezezkoa eman zion. Juanito saiatu zen hura konbentzitzen baina, egia esan, Kortaren ezezkoari esker gasteiztarra bera ere zizareak jatetik libratu zen.
Amaia, lehenengo nominatua
Filosofiarekin hartu du taldeak; baina, kontrako ahotsak ere entzun dira jada. Amaia eta Rebeka ez daude batere ados Kortaren jarrerarekin, izan ere, galdu dutelako arriskuan ikusten dute euren burua. Ikusiko dugu nola doan kapitainen eta taldekideen arteko harremana. Egia esan, Yaguareteen artean hasi da dagoeneko sexuen arteko ohiko lehia. Mutilek neska bat nominatu dute, Amaia, eta neskek mutil bat, Txispy. Mutilak gehiengoa direnez, Amaiak galtzeko denak izan ditu eta lehenengo nominatuta da hernaniarra. Juanitok eta Kortak aukeratuko dute bigarren nominatua; egin apustu.
Kanpamentu aberatsa Coatientzat
Coatiek eta Yacareek ez galtzeko edozer egiteko gai direla erakutsi dute Inmunitatearen Jokoan; igelak, labezomorroak, zizareak, aingirak, arrainak, tximeletak eta beste hainbat zomorro jan dituzte. Tripakada horren erdian Barbarok esan behar ez zituenak esan eta Julianen haserrea jaso zuen. Odola ez zen ibaira heldu eta jokoa bestelako gorabeherarik gabe bukatu zen. Kontrako puntua Manuk jarri zuen, David Secok irabazi izana zalantzan jarrita. Bere taldekideek isilarazi behar izan zuten. Kanpamentu aberatsa, beraz, Coatiek eskuratu zuten, arrain gordina opari zutela eta bilera egin behar ez izanak eskaintzen duen lasaitasunarekin.
Yacareak, berriz ere Guaranien kanpamentuan
Guaranien kanpamentuan dira Yacareak, bigarren aldiz. Oraingoan, baina, Manu eta bereak gizabide handiagoarekin joan dira; Caciquearen eta haren taldekoen zaintzak behar dituzte. Saria arin etorri da; gauean, sua eta erbinude bat izan zituzten euren gorputz mengelak gozatzeko. Baina, sua izan arren, gauak izan du bere eragina Yacareengan. Leonek biziko gaurik txarrena izan duela onartu du. Gai izango ote dira chiripa jantzita oihaneko bidaian zehar izango dituzten zoritxarrei aurre egiteko?
Igandean ikusiko dugu, ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren hirugarren atalean.