telebista
Seigarren kapitulua
Barbaro 'El Conquis'etik kanpo gelditu da, trakeskeria baten ondorioz
Barbarok hutsegite tentela egin du, eta abenturatik kanpo gelditu da. Yaguareteen taldea osorik dago, Coatiek taldekide bat galdu dute jada, eta Yacareek, berriz, bi.
Hutsegite tentela egin eta ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren hirugarren atalean abenturatik kanpo gelditu da Barbaro. Benetako katua bailitzan igo zen arbolara, baina nahastu egin zen lehenengo banderatxoa eusten zuen mosketoiarekin eta lurrera erori zitzaion. Rebekak haren banderatxoa hartu besterik ez zuen egin behar izan dueluan faboritoa zena kanporatzeko. Hortaz, arin eta ezer erakutsi gabe bueltatuko da Barbaro Gasteizera.
Yacareak, herren
Kubatarra joanda, taldekako hurrengo jokoei aurre egiteko hankamotz geratu da Manu Maritxalarren taldea. Bestalde, Rebeka duelua galtzen hasi zen, baina irabazi egin zuen. Juanitok Barbaroren inguruan egindako komentarioek ere Rebekaren adorea erabat zapuztu zuten. Baina, zortea aldeko izan zuen. Hortaz, Yaguareteen taldea osorik dago, Coatiek taldekide bat galdu dute jada eta Yacareek, bi.
Manu, abentura uzteko prest
Guaranien bileran, talde berdearen beherakada antzeman genuen. Manuk berez erakutsia eman behar bazuen ere, badirudi abentura uzteko prest dagoen lehenengoa dela. Gainerakoak etorriko denaren zain daude; baina argi dago Enekok, esaterako, programa ez duela beste barik utziko. Estik ere badu zer kontatu. Arabarra ez da lehenengo egunetan beste kexatzen, eta Guaraniak pozarren daude berarekin eta kanpamentuan duen jarrerarekin.
Coatien taldea, kanpamentu aberatsaz gozatzen
Coatien taldea, bien bitartean, zomorroen jokoa irabazita, kanpamentu aberatsean duten lasaitasunaz gozatzen ari da. Umore ona tarteko, Manuk jokoan egindakoaz trufatu da Fredi, eta Iñigok, bestetik, hip-hop dantzari ona dela erakutsi du.