telebista
Audientzia
'El Conquistador', igandeko saiorik ikusiena Euskadin
A.H.
EITB
Asteburuko emanaldi bikoitzak 439.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen telebistan.
-
Conquistador
Igandean, El Conquistador del Fin del Mundo abentura realitya audientzia-buru izan zen; eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin %22,9ko audientzia zatiarekin. Halaber, 388.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin esparruan.
Abenturaren lehiakide ezagunetariko baten kanporaketarekin amaitu zen igandeko atala. Akats inozo barkaezin baten ostean, Barbaro kubatarrak azkeneko proba galdu zuen eta emanaldiaren ondorengo 'El Conquis' solasaldi tartean izan zen gonbidatu. Patxi Alonsok gidatutako saioa ere, bere ordu tartean audientzia buru izan zen: %23ko audientzia kuota lortu zuen, eta 294.000ko ikus-entzuleko audientzia metatua.
Bestalde, abenturaren emanaldi bikoitzak, larunbata eta igandean, 439.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Asteburuko atal honek, gainera, lehian dauden hiru taldeen arteko ezberdintasunak nabarmendu zituen. Juanitok eta Kortak gidatzen duten taldeak oraindik ez du kiderik galdu, beste bi taldeek ordea bai: David Secok bere taldekideetako bat galdu zuen, eta Manu Maritxalarrek bere bigarren taldekidea galdu du asteburu honetan.
Interneten, arrakasta handia
'El Conquistador' saioak eitb.com eta sare sozialetan lortu dituen audientzia datuek azkeneko bi asteburuetako arrakastari eutsi diote. Webgune nagusiak 7.000 erabiltzaile bakar izan ditu asteburuan, eta 5.000 izan dira streaming bidezko zuzeneko emanaldiak. Lehiakideen fitxak eta saioa osorik ikusteko web atalek, bere aldetik, beste 2.000 erabiltzaile bakar izan dituzte. Horrez gain, EiTB Nahieranen larunbateko atalak 10.000 ikustaldi izan zituen.
Sare sozialei dagokienez, 'El Conquistador' berriro ere joera izan da Twitter-en, bai larunbatean zein igandean ere. Estatu mailako rankingean, beraz, sei aldiz lortu du Trending Topic izatea, hau da, telebistan izan dituen emanaldi bakoitzean joera izan da sarean. Facebook-en, 26.000 jarraitzaile baino gehiago ditu 'El Conquistador' orriak.
Pilota, bere ordu tartean nagusi
Bestalde, binakako pilota txapelketako emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen igande arratsaldean. Olaizola II- Ibai Zabala eta Martinez de Irujo- Barriola bikoteen arteko norgehiagokak %14,9ko zatia eta 226.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Horrez gain, euskaldunen %20,3ko zatiak jarraitu zuen Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu zen norgehiagoka.