telebista
Goizeko albistegiak
Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Gainera, Hiritarren Segurtasunerako lege proiektuaz arituko dira 'Entrada Libre'n.
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidentea izango da gonbidatu 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' saioetan. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta, horrez gain, Garbiñe Biurrun, Sandra Atutxa eta Oskar Rodriguez izango ditu solaskide.
ETB2n, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu gonbidatuak, eta, ondoren, Silvia Intxaurrondok eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu bere ohiko kolaboratzaile taldearekin.
Herritarren Segurtasunerako lege proiektua, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek Patxi de la Fuente abokatua eta Nekane Garcia Amezaga SOS Racismo elkarteko kideak elkarrizketatuko ditu 'Entrada Libre' saioan. Hitzorduan zehar, Herritarren Segurtasunerako lege proiektuaz arituko dira solasean.