telebista
Audientzia
'Teleberri'k azkeneko bost urteetako daturik onena lortu zuen igandean
A.H.
EITB
'El Conquistador del Fin del Mundo' igandeko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen. Halaber Arratsaldean, binakako pilota txapelketaren emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen.
Igandeko 'Teleberri' albistegiaren lehenengo edizioak %31,5eko audientzia zatia lortu zuen, azkeneko bost urteetako audientzia daturik onena, hain zuzen ere. ETBko albistegi taldeak denboraleak euskal kostaldean eragindako kalte larrien gaineko jarraipen zabala egin zuen, eta hainbat lan-talde banatu zituen kostaldean zehar, toki kaltetuenetako azkeneko orduaren berri eman zezaten.
365.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean Estibaliz Ruiz de Azuak aurkeztutako albistegiarekin Euskadin eta eragin eremuan.
'El Conquistador del Fin del Mundo', audientzia buru ordutegi nagusian
'El Conquistador del Fin del Mundo' audientzia buru izan zen igandeko ordutegi nagusian berriz ere. Saioak %18,6ko audientzia zatia lortu zuen, eta %7,6ko ratinga eskuratu zituen. Ondoren, Patxi Alonsok gidatutako debateak %18.3ko audientzia zatiarekin bere ordu tartean lider izatea lortu zuen. Irantzu lehiakidearen kanporaketarekin amaitu zen igandeko abentura. Oso garbi jokatu zuen Irantzuk Ikerrren aurkako dueluan, eta mutilaren garaipenak Juanito eta Kortaren taldearentzat abantaila handia ekarri zuen, oraindik ez baitute taldekiderik galdu.
Asteburuko emanaldi bikoitzak, larunbat eta igandean, 394.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.
Interneten ere asko nabarmendu da 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren hamargarren edizio hau. 'EiTB Nahieran' atariak bere historiako bigarren daturik onena lortu zuen igandean: 21.493 ikustaldi. Horietatik, erdia, larunbateko 'El Conquistador del Fin del Mundo' atalaren ikustaldiak izan ziren. Webgune bereziaren orrialde nagusiak bere aldetik, 7.000 erabiltzaile bakarrak gainditu zituen berriz ere, eta emisioak, 5000 erabiltzaile baino gehiago izan zituen.
Sare sozialetan, saioren zortzi emanaldiak joera izan dira Twitteren estatu mailako rankinean. Igandean, 105.239 pertsonek ikusi zuten saioaren hashtag-a, joera bihurtu aurretik.
Binakako pilota partida, bere ordu tartean nagusi
Igandeko binakako pilota txapelketak Titin III- Merino II eta Xala- Zubieta bikoteak izan ziren elkar lehian, eta partidaren emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen, %14ko audientzia zatiarekin. Euskaldunen %26,2ak jarraitu zuen norgehiagoka, eta 204.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean emanaldiarekin.