telebista
Bakarrizketak
Etorri 'Quique en el país de los vascos' saioko bakarrizketetara!
Erredakzioa
Quique Matilla umoristak ETB2ko saiorako bakarrizketak eskainiko ditu Bilbon otsailaren 24an eta 25ean.
-
Quique Matilla
Quique Matilla umoristak ETB2ko 'Quique en el país de los vascos' saiorako bakarrizketak grabatuko ditu otsailaren 24an eta 25ean Bilbon. Campos antzokian izango dira; hilaren 24an 16:00etan eta hilaren 25ean 10:00etan eta 16:00etan. Bertara joan nahi duten guztiek nahikoa izango dute saiora e-mail bat idaztea, izen-abizenak eta kontakturako telefono bat adieraziz.
Bakarrizketetara joango diren ikusleek Quiquek saio berri hauetarako grabatutako irudiak esklusiban ikusi ahal izango dituzte. Nola dibertitzen gara euskaldunak? Zer da zuretzat euskaldun izatea? edo Basque Style deiturikoa izango dira bakarrizketetako gaiak. Euskal Herrira egin duen azken bisitan 920 kiloko harri bat jasotzen saiatu da Quique, gazteen lokal batean sartu da, euskal politikariak ulertzen saiatu da, abesbatza batean ibili da eta mendira ere igo da euskaldun peto peto batekin.
Gabonetan eman zen ETB2n 'Quique en el país de los vascos' saioaren lehen atala. Orduko hartan Bertsolari Txapelketa Nagusian, Santo Tomas azokan eta txoko batean ikusi genuen Quique. Saio hura berriz ikusteko, EiTB Nahieran daukazue aukera.