Itxi

telebista

Bederatzigarren atala

Korta indigenekin bizitzen eta Arantxa taldekideen aurka

Guaranien kanpamentuan izango dira lehen aldiz Jaguareteak. Koatiek, berriz, izendapenak egiterakoan arazoak izango dituzte. Jacareen porrotak, bestalde, Arantxa taldearen aurka jarriko du.

Azkenean ere bete da Jose Luis Kortaren ametsa. Orioko entrenatzaileak behin ta berriz esan izan du abentuera duela 10 urte abiatu zenetik bere ilusioa zela oihaneko gordintasunari bertako tribuak lagun dituela aurre egitea zela. Yaguareteak bigarren egin zuten Inmunitatearen Jokoan eta, hortaz, Guaranien kanpamentua bertatik bertara ezagutu zuten.

Juanitok, Kortak eta gainontzeko taldekideek jarrera eredugarria izan zuten. Lehen unetik Caciquearen aginduak bete zituzten eta euren biziraupenerako ikasi beharrekoa ikasteko jarrera ona erakutsi zuten. Juanito Oiarzabalek chiripá delakoa jarri zuenean, gainera, behin eta berriz errepikatu zuen liana batzuk behar zituela Tarzanen itxura hartzeko; ‘Auyaveté’ esan eta esan aritu zen; fruituak hartzeko palmondoetara igo zen; Karai Mirirekin batera eztia egin zuen. Esnatzean, baina, betiko Juanito kexatia izan genuen bueltan. Berak zein gainontzeko taldekideek eginahalak egingo dituzte berriz kanpamentu honetara ez bueltatzeko.

Koatiak kanpamentu aberatsean eta garagardoekin

Bien bitartean, Koatiek kanpamentu aberatsaz eta garaipenaren sari gisa jasotako garagardoekin gozatzeko aukera izan dute. Taldekideak nominatzerako orduan iritsiko dira arazoak, Pili eta Irantzu jada ez dauden honetan; oraingoz, argi gelditu da David Secok Fredi duela gogoko. Badirudi kapitaina konturatu dela, abentura hasi eta bost astetara, uste zuena baino talde sendoagoa duela eta, hortaz, Korta, Juanito eta Manuren aurrean harrotzeko moduan dela, talde oso indartsuak babesten duela jakinda.

Arantxa gainontzeko taldekideen aurka

Zer esan, ostera, Jakareen eta Manu Maritxalarren inguruan. Jokoan jasotako porrotak Arantxa gainontzeko taldekideen aurka jartzea ekarri zuen. Estik eta Patxik gogor egin zuten bere aurka bileran eta bera izendatu zuten taldekieek, ahobatez. Arantxak, baina, badu izaera nahikoa horri aurre egin eta bere taldekideei zein kapitainari egoera zailago jartzeko. Ikusteko dago orain nor bidaliko duen Manuk borrokaren lehen lerrora eta, ondorioz, nork jarriko duen arriskuan bere etorkizuna Iguazun.

Igandean jakingo dugu zer gertatuko den, ‘Eguraldia’ tartearen ondoren, ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren bosgarren atalaren bigarren zatian.