Itxi

telebista

22:15ean

'Sukaldari' saioko lehen finalista, gaur, ETB2n

Laugarren atalean Esteban, Sonia eta Iban izango dira protagonista nagusiak eta Ruben Trincado sukaldariaren bisita jasoko dute.

Gaur, ETB2n emitituko den 'Sukaldari' saioko laugarren atalean, Esteban, Sonia eta Iban lehiakideak final handirako txartela lortzeko nor baino nor gehiago arituko dira. Atal berezi honetan Ruben Trincado sukaldariaren bisita izango dute. Esteban, Sonia eta Iban final handirako txartela lortu nahi dute eta biha '‘Sukaldari' saioko final handirako lehen partaidearen izena ezagutuko dugu.

Lehiakideen ibilbideak oso desberdinak izan dira. Esteban hondarribiarra amaierako proba guztiak egin ditu, Sonia errenteriarrak aldiz, ez du mota horretako probarik egin eta Iban zarauztarrak ikasteko duen gaitasuna erakutsi du.

Probak

Lehenengo probak berezitasun bat izango du: Lehiakideen esku geratuko da behar dituzten produktuak erostea. Gainera, platerrak Ander eta Ramon irakasleen azalpenik gabe prestatu beharko dituzte. Irabazlearentzako saria: eguneko azken proban parte hartzea.

Bigarren probako protagonista bakailaoa izango da. Aurreko proba gainditu ez duten lehiakideek egin beharko dute.

Bukatzeko, bi probetako irabazleak nor baino nor gehiago arituko dira eguneko azken proban. Lehiakide bakoitzak kutxa bat izango du, bakoitza produktu desberdinekin. Proba honetako irabazlea 'Sukaldari' saioko final handiko lehen partaidea izango da.

Ruben Trincado

Azken proban lehiakideek Mitxelin izar bat duen Donostiako Mirador de Ulia jatetxe ospetsuko sukaldariaren bisita izango dute. Ruben Trincadok gomendio desberdinak emango dizkie partaideei.

 

'Sukaldari' gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.