Itxi

telebista

22:00etan

'Baztan' filma, gaur, ETB1en

Unax Ugalde eta Carmelo Gomez dira filmaren protagonistak, eta Baztan bailaran agoteek jasandako diskriminazioa du ardatz.

2:05

ETB1ek gaur gauean eskainiko du Baztan filma telebistan, Iñaki Elizalde zinegilearen lehenengo luzemetraia. Unax Ugalde eta Carmelo Gomez aktoreak protagonista ditu pelikulak eta gai ezaguna jorratzen duen arren, gehiengoak gutxiengoa suntsitzen du, askorentzat ezezaguna den arraza-diskriminazio bortitzaz arituko da: XVII. mende hasieran Baztango bailaran 'Agote'en aurka izandako diskriminazioa.

Film labur eta dokumental entzutetsuen egilea da Iñaki Elizalde zuzendaria (Patesnak, Un Cuento de Navidad, El olvido de la memoria..) eta formatu luzera pasa da Baztan filmarekin. Zinea, zinearen barruan errekurtsoa erabili du, bertan eta 2011ko udazkenean errodaje talde batek Baztan bailara ezkutura egindako bidaia erakutsiko du.

Taldeak, XVII. mendearen hasieran izandako gertakari ilun batzuei buruzko filma bat grabatuko du, baina errodajea burutu eta bertako biztanleekin bizitza partekatzen duten bitartean - horietako batzuk aktoreak dira filmean-, hamar mende beranduago, oraindik bailarako bizitzan irauten duen arraza-diskriminazioa aurkituko dute.

Honako hau, Unax Ugaldek hezurmamitzen duen Joxe pertsonaiaren inguruko istorioa da; gizon gazte hau berak eta bere arbasoak Agotak izateagatik jasandako diskriminazioaren kontra altxatzen da.

Zuzendariak horrela, bi ikuspuntu emango dizkigu Agoteek jasandako diskriminazioaz: gaur egungoa (grabazio taldeko kideen eskutik), eta gertakari bortitz haiek izan ziren garaikoa (grabatuko duten filma hori XVII. mende hasieran girotuta baitago, eta orduko ohitura eta basakeria erakutsiko du).

Agoteak, Baztango bailaran gaitzetsitako arraza izan ziren, eta euren aztarnak ez daude guztiz argi. Bere nortasunaren seinarik aipagarriena, euren marjinazioa izan zen. Ghetto moduko batean bizi ziren, eta debekatuta zuten elizara sartu, zein hilerrian ehortziak izan. Gainera, bailaran gertatzen ziren gaitz guztien errudun bezala hartzen zituzten.

Baztan gaur emango da 22:00etatik aurrera ETB1en. Ondoren, datozen hamabost egunetan, EITB Nahieran-en egongo da ikusgai.