telebista
Gaur
Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea, ETBn
A.H.
EITB
Kutxabankek egin beharko dituen aldaketen inguruan aldundiaren jarrera azalduko du 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n.
Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea elkarrizketatuko dute gaur 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Gonbidatuak egun eguneko gai ezberdinen inguruan hausnartuko du eta, besteak beste, Europar Batasuneko araudia betetzeko Kutxabankek egin beharko dituen aldaketen inguruan erakunde bizkaitarrak duen jarrera azalduko du.
ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta Eider Mendoza, Niko Moreno eta Oscar Rodriguez izango ditu solaskide. ETB2n, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu Unai Rementeriak, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok solasaldi eta hausnarketarako tartea gidatuko du.
Gaspar Hernandez idazlea, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek, bere aldetik, Gaspar Hernandez idazle eta kazetaria elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan. Gonbidatuak bere azkeneko eleberria aurkeztuko du, La terapeuta, antsietatearen arazoa sentsibilitate eta argitasun handiz jorratzen duen liburua.