telebista
00:30ean
Kruzero pisuko txapelketa, gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Kerman Lejarragak egin duen azken neurketaz ere arituko dira.
-
Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak hiru borrokaldi eskainiko ditu, Pedro Mari Goikoetxea kazetariaren eta Manu Maritxalar adituaren eskutik. Lehenengo eta behin, Yoan Pablo Hernandez eta Alexander Alekseeven arteko munduko txapelketa eskainiko du saioak. Hernandez kubatarrak 27 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu du. Lau bider izan da munduko tituluaren jabe. Alekseev uzbekistandarrak 24 garaipen eta 2 porrot ditu.
Ondoren, Saul Canelo Alvarez eta Joseito Lopezen arteko norgehiagoka gogoratuko dute. Amaitzeko, Kerman Lejarragak egin duen azken neurketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak': orain hamabost egun, Santos Medrano nikaraguarraren kontra Faduran egindako borrokaldia.
'Boxeo Izarrak' gaur gauean emitituko da 00:30etik aurrera ETB1en.