Itxi

telebista

Aurrerapena

Bi talde eta arau berriak

Jakareen taldetik bizirik atera diren hiru lehiakideekin zer gertatuko den eta nominazioetarako modu berria zein den jakingo dugu gaurko saioan. Guaraniek garrantzi gehiago izango dute formatu berrian

Jakareak talde moduan desagertuta, oraindik borrokan diren beste bi taldeen menpe daude Diana, Eneko eta Leon. Gaur jakingo dugu zer gertatutako den Manu Maritxalarren lehengo taldetik bizirik atera diren hiru lehiakideekin. Batetik, Juanito, Korta eta Davidentzat osagai desiragarriak dira, baina, bestetik, lehiakide oso gogorrak dira eta saioa irabazteko gai ikusten direnentzat aukera horiek gutxitzea ekar diezaiekete. Gaur izango dugu horren berri.

Bestalde, bi talde bakarri dauden fase honetan izendapenak egiteko sistema berria zein izango den ere ezagutuko dugu. Guaraniek garrantzi gehiago izango dute formatu berri horretan, izan ere, Kazikeak eta haren laguntzaileek kontu erabakigarriak zehaztu beharko dituzte.

Kortaren oihuak eta mehatxuak Jaguareteentzat

Halaber, idien jokoan Kortak egindako oihu eta mehatxuak Jaguareteek nola hartuko dituzten ere jakingo dugu. Beraien taldeak irabazi badu ere, taldekide batzuen pazientzia bukatzen ari da. Juanito ez bada gai taldearen aldartea lasaitzeko, Iguazun gorriek egingo duten matxinadak taldearen elkarbizitza lehertu dezake.

‘El Conquistador del Fin del Mundo’ bederatzigarren atalaren bigarren zatia gaur gauean izango da ikusgai, ‘Eguraldia’ tartearen ondoren, ETB2n. Gaurko saioaren ostean, debatean izango da kanporatutako lehiakidea.