Itxi

telebista

Kronika

Gaizki atera zaie kontua Kortari eta Juanitori: Agur, Txispy!

Beste behin ere, Karai Mirik zuzen jokatu eta Txispy aukeratu zuen lehiarako. Jaguareteek Eneko izendatu zuten eta kapitainek, berriz, Rebeka. Azken honek duelua jokatu eta Txispy etxera bidali zuen.

Argi dago justizia guaraniarrak ez duela zerikusirik azeri eta ahate basatiaren jokaerarekin. Jaguareteen taldeko kideek espero zena egin zuten; izan ere, Eneko eta Leon talderako oso garrantzitsuak direla jakin arren, elkarrekin bizitako egun gogorrak gogoan eta hasieratik batera izan direla kontuan izanda, Eneko izendatu zuten, iritsi berria zelako.

Beraz, kapitainek hartu behar izan zuten erabakia. Korta eta Juanito, baina, ez ziren iritzi berekoak eta aukera argi bi zituzten: bata, taldean hartutako beste jakarea izendatzea eta, Txispyrentzat kaltegarria izan arren, taldekideen nahia onartzea; bigarrena, duelurik jokatu ez zuen kideren bat hautatzea eta zintzo jokatu jada lehian izan direnekin.

Kapitainek Rebeka aukeratu zuten duelua jokatzeko

Baina ez, Kortaren eta Juanitoren bideak ulergaitzak dira eta, beste behin ere, Enekoren ondoan Rebeka jartzea erabaki zuten, horrela duelua parekatua izateko; hau da, Txispyk aukeraren bat izan zezan.

Hortaz, tolosarrak ez zuen zalantzarik izan eta Rebeka hautatu zuen. Babak eltzetik atera behar izan zituen beste behin bilbotarrak, eta Txispy etxera bidali zuen.

Argi dago erantzunzalea dela neska, eta ez Kortak ez Juanitok ezin diote aurre egin, aurpegi eder horren atzean balio handiko emakumea baitago.