Itxi

telebista

23:25ean

'El humor de Diego Pérez', gaur, ETB2n

Bilboko aktore hau 2010. urtean hasi zen 'Vaya Semanita'n lanean, eta hainbat pertsonaiaren papera egin du, baina arrakastatsuena 'El Txori' Barakako Jonanen laguna izan da. Saioa 23:25ean hasiko da.

  • Diego Perez. Argazkia: EiTB

    Diego Perez aktorea. Argazkia: EiTB

'Euskadi Movie' umorezko saioaren ostean, 'El humor de Diego Perez' saioa eskainiko du gaur ETB2k, 23:25ean.

Diego Perez 33 urteko aktore bilbotarra da. Madrilen antzerki-lanak egin ostean, 'Vaya Semanita' saioan hasi zen lanean 2010. urtean. Saio honetan, hainbat pertsonaia antzeztu ditu: 'El Último Superviviente Vasco'ko 'Antxon gudari', Antxon eta Maiteko 'Antxon' eta beste hainbat. Baina arrakastasuena 'El Txori' izan da, Barakako 'Jonan'en lagun onena.

'El humor de Diego Perez' saioak aktore bizkaitarraren esketxik onenak bilduko ditu, eta gaur eskainiko du ETB2k, 23:25ean.