Itxi

telebista

22:15ean

'El Caballero Oscuro', gaur gauean, ETB2n

ETB2k 'El Caballero Oscuro' lana eskainiko du gaur. Christian Bale, Michael Caine, Heath Ledger, Gary Oldman, Aaron Eckhart eta Maggie Gyllenhaal dira filmeko protagonista nagusiak.

ETB2k El Caballero Oscuro akziozko film zirraragarria emitituko du gaur gauean. Batman komikietako pertsonaian oinarritu dago Christopher Nolan zinegileak zuzendu eta Christian Bale, Michael Caine edota Heath Ledger aktoreak protagonista dituen filma.

Jim Gordon (Gary Oldman) polizia detektibearekin eta Harvey Dent (Aaron Eckhart) fiskalarekin batera, Batmanek (Christian Bale)  Gotham hirian bidegabekeria eta ustelkeria desagerrarazi nahi ditu. Hasieran, helburua lortuko du, baina gaizkile berri bat agertuko da: Joker (Heath Ledger). Gothamen anarkia ezarriko du eta Batman hainbat muga gainditzera behartuko du.

Gaur gauean, 22:15ean, ETB2n, ez galdu  El Caballero Oscuro filma.