Itxi

telebista

Gaur

Hernaniko eta Valladolideko senideen arteko borroka, 'Euskadi Movie'n

A.H.

EITB

Familiartekoak borrokan hasiko dira Euskal Herriko ospitale baten barruan.

  • Euskadi Movie. Argazkia: EiTB

    Euskadi Movie. Argazkia: EiTB

Hernaniko eta Valladolideko senideen arteko behin betiko borroka ikusi ahal izango dugu gaur gauean, ETB2k eskainiko duen 'Euskadi Movie' saioan.

Euskal Herriko ospitale batean hasiko da liskarra, familiako kide berri baten jaiotza dela eta. Pozik egoteko eta ospatzeko moduko gertakizuna izan beharrean, bi aldeetako senideak borrokan hasiko dira.

'Euskadi Movie' saioa gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.