Itxi

telebista

23:10ean

Ijito euskaldunekin egongo da 'Nago', gaur gauean

A.E.

EiTB

Nagore Aranburu Euskal Herriko hainbat lekutan ijito euskaldunekin solasean ibili da, gaur, 23:10ean, ETB1en.

2:14

Gaur gauean, 'Nago' ijito euskaldunekin egongo da. Urteak daramatzate gure artean bizitzen. Ijito euskaldunak dira, gazteek euskaraz ikasi dute eskoletan, eta uste duguna baino gizarteratuago daude gure herrietan. Jakina denez, ez diote euren kulturari muzin egiten, eta harro defendatzen dute euren ijito sena. Ijitoak ez garenok, badugu eurengandik zer ikasi ere.

Nagore, Euskal Herriko hainbat lekutan,  ijito euskaldunekin solasean ibili da, eta haien ohiturak eta bizimodua ezagutzeko aukera izan du. Nagore ikastaro batean izan da, txaloak jotzen ikasten, eta lanak izan ditu erritmoari jarraitzen. Praktika asko behar da.

'Nago' 23:10ean izango da ikusgai ETB1en.