telebista
22:30ean
'2012' filmaren estreinaldia, gaur, ETB1en
Euskal Telebistaren lehen kateak 22:30ean emango du filma, etenik gabe. Maien egutegiagiaren arabera urte horretan gertatu behar izan ziren ezbeharrei buruzkoa da pelikula.
ETB1ek '2012' filma estreinatuko du gaur, 22:30ean eta etenik gabe eskainiko du. Roland Emmerich da filmeko zuzendaria, eta John Cusack, protagonista nagusia.
Vancouverren grabatu zen filma 2008. urteko udan, eta 2009ko azaroaren 13an estreinatu zen zineetan. Maien egutegiaren arabera 2012. urtean hainbat ezbehar gertatu behar ziren, eta horri erreferentzia eginez, ezbehar horiek islatzen ditu filmak.
Aktore nagusien artean John Cusack, Chiwetel Ejiofor, Amanda Peet eta Kiam James azaltzen dira.
'2012' filma gaur emitituko da, 22:30ean, ETB1en.