Itxi

telebista

''Euskadi Pregunta''

Patxi Lopez, gaur gauean, 'Euskadi Pregunta' saioan

Africa Baetak "Euskadi Pregunta" saioaren bigarren atala aurkeztuko du gaur. Oraingoan, Patxi Lopezek erantzungo die 25 herritarren galderei. Bidali zure galdera euskadipregunta@eitb.com-era.

"Euskadi Pregunta" saioan politikariei galderak egiteko aukera izango dute herritarrek. Programako bigarren gonbidatua Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia izango da.

Bildarte enpresak aukeratu dituen 25 lagunen galderei erantzun beharko die Lopezek, eta minutu bat izango du galdera bakoitzari erantzuteko. Telebistako platoan egongo diren 25 lagun horiek Euskadiko herritarren ordezkari gisa aukeratu dituzte, irizpide estatistikoei jarraituz. Erantzuna jaso ondoren, galdera egin duen herritarrak bere ikuspuntua emateko aukera izango du.

Platoan egongo diren lagunen galderei erantzuteaz gainera, nahi duenak Patxi Lopezi egin nahi dion galdera bidali ahalko du gaur eguerdiko 12:00ak arte. Galdera horiek aurkezleak egingo dizkio. Galdera bidaltzeko, bi bide daude: saioaren webgunea eta euskadipregunta@eitb.com helbide elektronikoa.

"Euskadi pregunta a Patxi López", gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.