telebista
ETB2n
UGTko Raul Arzarekin elkarrizketa, gaurko 'ETB Hoy' saioan
A.H.
EITB
Komikiaren eta animazioaren egungo egoeraz airtuko dira 'Entrada Libre' saioan.
-
Raul Arza eta Candido Mendez. Argazkia: EFE
Raul Arza, UGT-Euskadiko idazkari nagusia, ETB2ko 'ETB Hoy' albistegian izango da gonbidatu gaur, eta Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu sindikatuak aurkeztu berri duen La dignidad es el salario kanpainaren inguruan. IPCaren gaineko soldata igoerak eskatzen ditu UGTk Euskadiko langile publikoentzat, eta kolektibo honen erosketa ahalmena %25an jaitsi dela egiaztatu ondoren jarri du martxan kanpaina berri hau. Elkarrizketaren ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatutako analisi eta hausnarketarako tarteak eguneko albiste nabarmenenak jorratuko ditu.
ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak gidatuko du 'Egun On Euskadi' albistegia, eta berarekin, Maribi Ugarteburu, Amaia Arregi eta Idoia Mendia izango dira solaskide.
Miyazakiren lanaz, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek Iñaki Calvo kazetaria elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan. Miyazaki ekoizle japoniarraren erretretaren ondoren, komiki eta animazioaren gaur egungo egoera zein den aztertuko du gonbidatuak, eta Miyazakik utzitako ondarea azalduko du.