Itxi

telebista

Gaur gauean

Antzezlan baten prestaketa, 'EiTB Kultura-Transit' saioan

Antzerki munduarekin lotura duen lagun eta zale taldeak pausoz pausoz jarraitu du Tanttakaren Blackbird antzezlanaren eraketa.

  • Tanttaka Antzerki Konpainia.

    Tanttaka Antzerki Konpainia.

Tanttaka taldeak hilabete eta erdian antzezlan baten muntaiaren prozesua partekatu du. Antzerki munduarekin lotura duen lagun eta zale taldeak pausoz pauso jarraitu du Tanttakaren Blackbird antzezlanaren prestaketa. David Harrower eskoziarraren antzezlana da Blackbird eta datorren urtean eskainiko du Tanttakak euskaraz.

ETBko kultur magazineko lan-taldea esperimentu honen lekuko izan da. Donostiako DFerian egin da eta Fernando Bernues izan da zuzendaria. Tanttakak esperientzia handia du antzezlan muntaietan. Taldeak duen 31 urteko ibilbidean 40 antzezlanetik gora prestatu ditu.  Aurten Max saria jasotzeko hautagaia da Tanttaka, enpresa pribatuaren sailean, Soinujolearen semea lanarengatik.

'EiTB Kultura'k, gainera, musika proposamenak ekarriko ditu ostegun honetan ETB1era eta ETB2ra: Vetusta Morlaren azken diskoarena esate baterako, eta asteburura begira hainbat kontzerturen berri emango du. Halaber, zine estreinaldiei eta aktualitatezko erakusketei ere erreparatuko diete.