Itxi

telebista

Gaur

Bartzelona-Laboral Kutxa, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etaparekin bat egingo du zuzenean Euskal Telebistak.

0:09

Gaur arratsaldean, Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa eskainiko du zuzenean Euskal Telebistak. Gasteiz eta Arrate arteko 151 kilometroko ibilbidea izango du lasterketak, eta Xabier Usabiagak, Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna. ETB1 eta ETB HD telebista kateetan eta eitb.com-en izango da ikusgai 15:00etatik aurrera.

Iluntzean, Bartzelona eta Laboral Kutxa Baskonia taldeek Euroligako Top 16 faseko hamalaugarren jardunaldiko partida jokatuko dute Kataluniako hiriburuan. 20:45ean hasiko den norgehiagokaren berri emango dute zuzenean Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek ETB1en eta eitb.com-en.