Itxi

telebista

22:15etik aurrera

'Euskal Herria Bilbon Kantari' eskainiko du gaur ETB1ek

Euskal Herriko herrialde guztietako taldeek parte hartu zuten, kantu, bertso eta dantza jira jendetsuan.

0:19

Gaur 'Euskal Herria Bilbon Kantari: zazpiak oihal batetik' izango dugu ikusgai ETB1en, 22:15ean. Joan den larunbatean Bilboko Konpartsen ekimenez Alde Zaharreko kaleetan barrena jai giroan ospatutako kantu, bertso eta dantza-jira jendetsua da, hain zuen ere, eskainiko dena. Ekitaldi honetan, Euskal Herriko herrialde guztietatik etorritako kantari, bertsolari eta musikari taldeek hartu zuen parte. Unamuno plazatik abiatu ziren elkarrekin kalez kale. Bazkalostean, Plaza Berrian elkartu eta bertan egin zuten azken saioa. Herrialde bakoitzetik bertsolari batek egin zuen harrera eta, ondoren, jende guztiak bertako abestiak kantatu zituen.