Itxi

telebista

Gaur

Larraitz Ugarteri elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Pilar Urbano idazleak La gran desmemoria liburua aurkeztuko du 'Entrada Libre'n. Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan izango da.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea izango da gaur gonbidatu 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egun egungo gai politikoez galdetuko dio. Horrez gain, Eneko Goia, Elena Martinez de Madina eta Duñike Agirrezabalaga izango ditu solaskide saioan.

ETB2n, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuraren berri emango dute goizeko 09:30etik aurrera, zuzenean, eta 11:45ak aldera, Olaia Urtiagak Larraitz Ugarte hartuko du gonbidatu. Elkarrizketaren ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatuko duen hausnarketa eta solasaldirako tarteak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.

Pilar Urbano idazlea, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek Pilar Urbano idazlea elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan, argitaratu berri duen La gran desmemoria liburuaren harira. Lan honetan, Adolfo Suarezek ahaztu zuena eta Juan Carlos erregeak gogoratu nahi ez duena azaldu du egileak.