telebista
Kirol emanaldiak
Pilota eta saskibaloia zuzenean, gaur, ETB1en
A.A.
EiTB
Aizkolariek, afizionatu mailako pilotak, zestak, txirrindularitzak eta arraunketak osatuko dute kirol eskaintza.
Euskal Telebistaren biharko kirol eskaintzan zuzeneko bi emanaldi izango ditugu: saskibaloia goizean, eta pilota arratsaldean.
Endesa Ligako 27. jardunaldiko Gipuzkoa Basket-Iberostar Tenerife partida 12:15etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.com-en. Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute kontakizuna.
Pilota emankizuna 17:00etan hasiko da ETB1en, ETB HDn eta eitb.com-en. Eibarko Astelena pilotalekuan izango dira Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia, binakako bi partidaren berri emateko: Gorka-Peñagarikano / Mendizabal III-Tolosa, eta Titin III-Zabaleta / Ezkurdia-Merino II.
16:00etan, ohi denez, herri kirolen tartea zabalduko dute, bezperan jokatutako aizkolarien banakako Eusko Label sariko jardunaldia eskaintzeko. Koldo Aldalur eta Joxe Etxebeste izango dira esatariak.
Azkenik, 19:30ean hasiko den 'Gol Festa' saioan, futbol jardunaldiaren errepasoa eta azterketa egingo du Mikel Olazabalek.
Pilota, zesta, txirrindularitza eta arraunketa ETBKn
ETBKn, 12:00etan izango da lehen kirol hitzordua, Tolosako Miguel Soroa pilota torneoko finalen emanaldiarekin. Iñigo Aiestaranek Anizeto Lazkano izango du lagun komentarioetan.
19:30ean, zesta puntari egingo diote lekua. Goizean Bilbon jokatuko den Pro-Am torneoko finalaren nondik norakoak emango ditu Iñigo Aiestaranek Jabier Arkarazo lagun duela.
20:30ean, Amorebietako Udaberri sariaren laburpena egingo du Alfontso Arroiok, eta 21:00etan, batelen Euskadiko txapelketaren berri emango du Juanan Legorburuk.
ETB HD katearen bidez ere jarraitu ahal izango dira lau emanaldiak.