Itxi

telebista

Kronika

Amaiak agur esan dio abenturari

Neskek irabazteko aukera dute oraindik, baina taldea ez dago hain sendo, eta horri, gainera, Amaiaren galera gehitu behar zaio.

Amaiak bere ametsari agur esan dio, eta, gainera, bere apustu pertsonala indarra galtzen hasi da. "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren hamargarren edizioa irabazteko aukera badute oraindik neskek, baina taldea jada ez dago hain sendo, eta, horri, gainera, Amaiaren galera gehitu behar zaio. Bestetik, ez genuen ezagutzen Enekok gerrarako duen gaitasuna, baina "banatu eta irabaziko duzu" leloak Julio Zesarri berari baino emaitza hobeak eman dizkio.

Enekok Rebekarekin partekatu du bere garaipena

Behin Antuan eta Sandrak pista amerikarrean izandako ezustekoa gaindituta, Enekok ez zuen zalantzarik izan eta bere garaipena Rebekarekin ospatu zuen, nahiz eta Sandrak izan horren beharrik handiena; izan ere, gauean hipotermiak jota egon zen berriz.

"El Conquistador del Fin del Mundo" saioan ez dago gauzak aurpegira esatea baino okerragorik. Horixe gertatu zaio Amaiari. Gauzak aurpegira esateagatik, Enekoren botoa jaso du, eta Antuan eta Iñigoren kontra galdu du dueluan.

Iñigo, bestalde, purgatoriora joan da, Sarairekin batera; oraindik, baina, saioan jarraitzeko aukera du, purgatorioan bizirauten badu, noski. "El Conquistador 10" saioko hurrengo ataletan ikusiko dugu nola egiten dion aurre egoerari.