Itxi

telebista

Audientzia

Arrakasta handia izan du Euskal Herriko Itzuliak ETB1en

A.E.

EiTB

Euskaldunen artean % 14,5eko audientzia eta 171.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zituen. 'El Conquistador del Fin del Mundo' ere liderra da bere ordutegian.

Amaitu berri den Euskal Herriko Itzuliak arrakasta handia eskuratu du ETB1en. Batez beste, % 8ko audientzia izan du eta euskaldunen artean % 14,5ekoa. Horrez gainera, 171.000 ikus-entzuleko audientzia metatua erdietsi dute  etapa hauetan guztietan EAEn eta eragin esparruan. Etaparik ikusiena larunbateko Markina-Markina  erlojuaren aurkakoa izan zen: 233.000 ikus-entzulek egin zuten etaparekin bat uneren batean eta % 15,3ko audientzia lortu zuen euskaldunen artean. Horrez gain, laugarren etapak, Arrateko santutegian amaitu zenak, audientzia zatirik handiena lortu zuen: telebista aurrean zeuden euskaldunen % 20,5ek ikusi zuen eta 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

Bestalde, igandeko pilota partida ere audientzian buru izan zen ordutegi horretan. Titin II-Zabaletak  Ezkurdia-Merino II bikotearen aurka jokatutako neurketak % 11,8ko kuota izan zuen eta euskaldunen artean % 20,4koa. Horrez gain, 172.000 lagunek egin zuten bat uneren batean partidarekin.

'El Conquistador', lider bere ordutegian

Arrakastatsu jarraitzen du 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak. Atzoko atalak % 19,3 audientzia zatia izan zuen; batez beste, 203.000 ikus-entzule eta 349.000 izan ziren uneren batean atalarekin bat egin zutenak.