Itxi

telebista

22:15ean

'Hanburgesa zaparrada' animaziozko filma, gaur gauean, ETB1en

Flint Lockwood zientzialari gaztea eta berak asmatutako azken tresna dira animaziozko film honen protagonistak. Ez galdu, 22:15ean, ETB1en!

0:32

Philip Lord eta Chris Miller zinemagileek 2009an zuzendu zuten Hanburgesa zaparrada (Lluvia de albóndigas) animaziozko filma eskainiko du ETB1ek asteazken gauean, 22:15ean hasita.

Judi Barrettek idatzi zuen Cloudy with a Chance of Meatballs eleberrian oinarritutako filma da. Haurrei zuzendutako lan honek Armageddon, Twister eta Independence Day hondamendien inguruko filmen parodia egiten du.

Flint Lockwood zientzialari gaztea du protagonista. Berak asmatutako azken tramankuluak herriko plaza birrinduta utzi du nahi gabe, eta airean irten da zerurantz. Bere asmatzaile ibilbidea hortxe amaitu dela uste du Flintek, baina, bat-batean, gauza harrigarri bat gertatuko da: hanburgesa-erauntsia etorriko da zerutik. Horrek esan nahi du makina badabilela! Baina makina zoratzen hasiko da, eta Sam Sparks eguraldia iragartzen duen emakumearen laguntza beharko du Flintek, makina itzali eta egoera konpontzeko.