telebista
Gaur
Saskibaloia eta pilota, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.E.
EiTB
Aizkolariak, erremontea, zesta punta eta Bartzelona-Athletic partidaren laburpena ere izango dira ikusgai.
-
Iberostar Tenerife-Laboral Kutxa, igandean
Gaurko Euskal Telebistaren kirol eskaintzaren barruan zuzeneko bi emanaldi izango dira: saskibaloia eta pilota. Horrez gain, aizkolariak, erremontea eta zesta punta izango dira ikusgai, baita Bartzelona-Athletic futbol partidaren laburpena ere.
12:15ean hasiko da ETB1en Endesa Ligako Iberostar Tenerife-Laboral Kutxa partidaren emankizuna, Asier Arangurenen eta Josean Aldalurren eskutik.
17:00etan, 'ETB Kantxa' saioak Haroko pilotalekuarekin bat egingo du. Bi partida jokatuko dira: Retegi Bi-Peñagarikano / Apezetxea-Cecilio eta Titin III-Merino II / Ezkurdia-Zabaleta. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
Bi emanaldiak eitb.com bidez ere jarraitu ahal izango dira.
Pilotaren aurretik, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute. Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek bezperan Otsagabian jokatutako aizkolarien banakako Eusko Label sariko jardunaldiaren berri emango dute.
19:30ean, 'Gol Festa'n, futbol jardunaldiaren analisia egingo du Mikel Olazabalek. 22:50ean itzuliko da saioa Bartzelona-Athletic partidaren laburpena eskaintzeko.
Saskibaloia eta zesta, ETBKn
Bestalde, iluntzean, saskibaloi eta zesta emankizunak eskainiko dira ETBKn: batetik, Euroleagueko playoffetako 3. partida jokatuko dute Galatasaray eta Bartzelona taldeek (19:00etan) Asier Aranguren eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna, eta bestetik, Pro-Am txapelketako Bilboko sariko ¾ posturako partida (20:45ean). Iñigo Aiestaran esatariak Manuel Arrizabalaga Matxin eta Jabier Arkarazo izango ditu lagun hurrenez hurren pilota partidaren berri emateko.