Itxi

telebista

Gaur, 22:15ean

'Quique en el país de los vascos' saioak basque stylea aurkeztuko digu

Quique Matilla umoristak Euskadiko jendearen jantzeko estilo ezberdinak ikusiko ditu, eta bat aukeratu beharko du.

  • Quique Matilla. Argazkia: EitB

    Quique Matilla. Argazkia: EiTB

Euskal Telebistak 'Quique en el país de los vascos' saioaren kapitulu berri bat eskainiko du gaur, 22:15ean. Asturiasen bizi eta Valladolidekoa den umorista hau, Euska Herrira itzuli da 'basque style'a zer eta nolakoa den umorez azaltzeko asmoarekin.

Monica Deprit blogariarekin egongo da Quique. Monicak asko daki moda munduari buruz, eta euskaldunok ditugun jantzeko estiloak azalduko dizkio Quiqueri. Hainbat denda bisitatuko ditu, eta hainbat estilo probatuko ditu horietatik bat bakarra aukeratzeko.

Julio Alegriak estilo klasiko ingelesarekin proposatuko dio, Adrianek estilo modernoa eta Josuk mendiko estiloa.

Bestalde, Quique Algortako hiru 'amatxu'rekin geratuko da Tamarisesen kafe bat hartzeko. Hiru emakume hauek ez dira etxetik edonola irtetzen diren horietakoak.

Erandion, bestalde, gazte kuadrila batekin egongo da. Gazte hauek estilo alternatiboa erabiltzen dute, batzuk 'borroka look'a deitzen diotena. Ileapaindegi bat ezagutuko du, eta bertan, modako orrazkerak ezagutuko ditu. Gainera, sorpresa handi bat hartuko du.

Gauean, Quique modernoen kuadrila batekin geratu da Bilboko Ale Zaharrean. Gizonezkoentzako faldekin, nahaste harrigarriak eta bigarren eskuko arropak erabiltzen dituzte. Ez dira oharkabean pasatzen.

'Quique en el país de los vascos' saioa gaur eskainiko du ETB2k, 22:15ean.