Itxi

telebista

22:15ean

'Amaren eskuak' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en

I.A.

Mireia Gabilondok zuzendutako filma Karmele Jaioren izen bereko eleberrian dago oinarrituta eta Ainara Gurrutxaga, Esther Remiro eta Loli Astoreka ditu protagonista.

0:24

Amaren eskuak filma telebistan lehen aldiz ikusteko aukera emango du Euskal Telebistaren lehen kateak gaur gauean, 22:15ean. Karmele Jaio idazlearen eleberrian oinarritutako filmaren zuzendaria Mireia Gabilondo da, eta Ainara Gurrutxaga, Loli Astoreka, Esther Remiro, Mark Schardan eta Aroa Madurga ditu protagonista.

Nerea (Ainara Gurrutxaga) bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen 38 urteko ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan.

Egun batetik bestera ordea, Nereari bere bizitzan duen oreka eskasa bertan behera eroriko zaio bere ama Luisa (Esther Remiro) ospitalera eramango duten egunean, memoria galera bat dela eta. Nerea errudun sentitzen da gaixotasunaren lehen arrastoak hasi zirenean erreakzionatu ez zuelako, eta orain, Luisaren ordulariak atzera salto nola egiten duen ikusiko du, iraganera jauzi nola egiten duen.

Nereak bere amak ezkutuan zuen aurpegi bat ezagutuko du, beraien bien iraganeko bizipenen parekotasuna ikusiko du, beraien memorian bizi diren mamuen antzekotasuna.

Ez galdu Amaren eskuak pelikula, gaur gauean, 22:15ean, ETB1en.