Itxi

telebista

La Noche de...

Parte hartu 1.000 zinema-sarreraren zozketan!

'La Noche de…' saioak 1.000. emanaldia beteko duela eta, hori ospatzeko, zinemarako sarrerak zozkatuko dira saioaren jarraitzaileen artean.

Parte hartzeko, saioaren eitb.com-eko orrian galdera erraz bati erantzun beharko zaio. Parte-hartzaile guztien artean, 1.000 zine-sarrera (500 sarrera bikoitz) zozkatuko dira:

- 250 sarrera Bilboko Multicines 7 zinema-aretoetarako

- 250 sarrera Gasteizko Florida zinema-aretoetarako

- 250 sarrera Donostiako Principe, Antiguo Berri eta Trueba zinema-aretoetarako

- 250 sarrera Iruñeko Itaroa zinema-aretoetarako

Erabiltzaileek hiriburu bat aukeratu beharko dute. Irabazleen izenak apirilaren 28an emango dira jakitera.

Irabazleek EITBk Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean dituen egoitzetara joan beharko dute saria jasotzera, eta nortasun agiria aurkeztu beharko dute. Sarrerak apirilaren 28tik ekainaren 20ra bitartean erabili ahal izango dira.