telebista
22:15ean
'La Noche de... 8 apellidos vascos', gaur gauean, ETB2n
A.H.
EITB
Saioak film arrakastatsuaren gakoak aztertuko ditu, eta, ondoren, Bienvenidos al sur pelikula eskainiko du.
Gaur, 'La Noche de... 8 apellidos vascos' eskainiko du ETB2k, marka guztiak hausten ari den pelikulari eskainita. Bertan, Dani Rovira, Clara Lago, Carmen Machi eta Karra Elejalde protagonisten ibilbideak errepasatuko dituzte, baita Emilio Martinez-Lazaro zuzendariarena, eta Borja Cobeaga eta Diego San Jose gidoilariena ere.
Filmaren arrakastaren gakoak aztertzeaz gain, hegoaldeko eta iparraldeko herrien arteko ezberdintasunak umorez landu dituzten beste komedia batzuk gogoratuko dituzte; besteak beste, saioaren ondoren eskainiko den Bienvenidos al sur pelikula.
'La Noche de... 8 apellidos vascos' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera.