telebista
Audientzia
'La Noche de..' asteazkeneko saiorik ikusiena, %23,7ko audientziarekin
A.H.
EITB
'8 apellidos vascos' pelikulari buruzko emanaldi bereziak azkeneko sei urteetako daturik altuena lortu zuen.
-
8 apellidos vascos
ETB2 audientzia buru izan zen asteazkeneko ordutegi nagusian 'La Noche de... 8 apellidos vascos' saio bereziaren emanaldiarekin. Felix Linaresek aurkeztutako saioak %23,7ko audientzia zatia lortu zuen, azkeneko sei urteetako daturik altuena. 1.000garren atalaren ospakizunen harira eskainitako saio bereziak 364.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Asteazkeneko emanaldiak 8 apellidos vascos film arrakastatsuaren gakoak eta protagonisten ibilbideak aztertu zituen. Ondoren, Bienvenidos al sur, iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeen arteko ezberdintasunak umorez azaltzen dituen pelikula italiarra, emititu zuen ETB2k. Hau ere nagusi izan zen bere ordu tartean, %14,6ko audientzia zatiarekin eta 377.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin (Euskadin eta eragin eremuan).
Gau emanaldi bereziari amaiera eman zion 8 apellidos vascos-en making off-ak goiari eutsi zion baita ere %15,4ko audientzia zatiarekin.