telebista
16:15ean
'Amor en clima frío' minisaila, gaur, ETB2n
Nancy Mitford idazlearen bi eleberritan oinarritzen da Tom Hooper zinegileak zuzendu zuen BBCren produzkio hau. XX. mende erdialdeko Ingalaterrako goi-klasearen bizimodua hurbiltzen digu.
Amor en clima frío (2001) minisaila estreinatuko du gaur ETB2k. Tom Hooper 2010ean The King’s Speech filmearekin zuzendari onenaren Oskar saria eskuratu zuen zinegileak zuzendu du telesail hau
Nancy Mitford idazlearen bi eleberri oinarri hartzen ditu BBCren produkzio honek: Caza del Amor (The Pursuit of Love) eta Amor en Clima Frío (Love in a Cold Climate). Autobiografia ukitua dute biek, Nancy Mitforden bizitzarekin zerikusi handia duten elementu eta pertsonaiak azaltzen baitira. Anai-arreben artean nagusiena izan zen Nancy, eta bera zein bere ahizpak oso ezagunak izan ziren bere garaiko Ingalaterrako goi-klasean.
XX. mende erdialdeko Ingalaterrako aristokraziaren bizimoduak eta ohiturak ironia sotilarekin eta umorearekin kritikatzen ditu minisailak. Horretarako landetxe erraldoi batean bizi den Radlett familia azaltzen da. Kide ugarik osatzen dute familia dibertigarri eta bitxi hau. Linda eta Fanny dira istorioaren protagonista nagusienetako batzuk. Familia honetako alaba zaharrena da Linda, eta benetako amodioaren bila dabil. Fanny, ordea, Lindari zentzutasun pixka bat emango diona izango da. Bestalde, Montdore familia dago, radletarren lagun eta auzokideak. Montdore senar-emaztearen alaba bakarrak Polly du izena eta, badirudi, ezkontzeko asmorik ez duela bere ametsetako gizona aske egon arte.
Gaur, 16:15ean, ez galdu ETB2n, Amor en clima frío minisail entretenigarria.