telebista
Audientzia
'El Conquistador del Fin del Mundo', eguneko saiorik ikusiena
A.H.
EITB
331.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen ETB2ko reality saioak. Bestalde, San Prudentzioko Erretretaren emanaldiak 165.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen ETB1en.
-
El Conquistador del Fin del Mundo
'El Conquistador del Fin del Mundo' igandeko saiorik ikusiena izan zen Euskadin, eta bai reality-a zein ondorengo debatea ordutegi nagusian audientzia buru izan ziren. Saioak %21,6ko audientzia kuota lortu zuen eta 331.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin eremuan. Bataz beste, 205.000 lagunek jarraitu zuten abenturaren igandeko emanaldia. Antuanen kanporaketarekin, nesken taldea sendotu zen azkeneko emanaldi honetan.
Ondoren, Patxi Alonsok aurkeztutako solasaldiak, %18,4ko audientzia zatia lortu zuen. Halaber, 225.000 ikus-entzulek bat egin zuten debatearekin uneren batean.
San Prudentzio ETB1en
Horrez gain, San Prudentzioko Erretretaren emanaldiak oso harrera ona lortu zuen ETB1en: 165.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.