telebista
Txirrindularitza
Romandiako Itzulia, gaurtik aurrera ETBn eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Alfontso Arroiok eta Xabier Usabiagak egingo dute zuzeneko kontakizuna arratsaldero 16:15etik aurrera.
-
Tropela. Argazkia: EiTB
Gaur hasi eta datorren igandera bitartean (maiatzak 4) jokatuko den Romandiako Itzulia zuzenean izango da ikusgai Euskal Telebistan eta eitb.com-en. 16:15ean egingo dute bat egunero lasterketarekin, eta Alfontso Arroiok eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna. Telebistako emanaldiak ETBKn jarraitu ahal izango dira, ostiralekoa izan ezik, ETB1en emango baita.
Lasterketa suitzarra prestaketa modura hartzen dute txirrindulari askok, Italiako Giroa eta Frantziako Tourra lehiatu aurretik. Sei jardunaldi dituzte aurrez aurre, eta lehendabizikoa, Asconan jokatuko den 5,5 kilometroko erlojupekoa izango da.
Aiglen amaituko den ostiraleko etapa izango da aurtengo erregina, lehen mailako lau portu gainditu beharko baitituzte aurretik. Azken eguneko 19 kilometroko elojupekoak ere estu hartuko ditu lasterkariak.